Gasteizko ATP zerbitzua
Arabako Teknologia Parkeko Zaintzako Hirigintza Erakundeak autobusen azpikontratatutako zerbitzua du bi ibilbide motarekin (hiri osoa zeharkatzen dute), eta Parkeko langileak Gasteiz eta Teknologia Parkearen artean garraiatzeko
COVID-19ak eragindako pandemia honen ondorioz sortutako egoera dela eta, autobus-zerbitzuaren okupazioa modu gogorrean aldatu da. Horregatik, zerbitzua optimizatzea erabaki da aldaketa batzuk eginda. Edonola ere, aldaketa horiek egungo erabiltzaileei erantzuna ematen jarraitzea ahalbidetuko dute.
Asteazkenetik, apirilaren 15etik, aurrera, aldi baterako bertan behera geratuko dira Gasteiztik ATPra joateko 14:20etako zerbitzua eta ATPtik Gasteizera joateko 13:10eko, 15:15eko, 17:05eko eta 18:20ko zerbitzuak. Gainera, astelehenetik ostiralera bitartean, 14:10ean zerbitzua eskainiko du. Erantsitako dokumentuan daude laburbilduta eskainiko diren zerbitzuak.
Hurrengo asteotan, egoera aztertzen jarraituko dugu orain arte eskaini izan diren zerbitzuak pixkanaka berriro abian jar daitezkeen ikusteko.
- Telefonoa: 945 01 00 55
- Helbide elektronikoa: alava@parke.eus