Gaur bete dira 22 urte Euskaltelen lehen zerbitzua merkaturatu zenetik

Albisteak, Bizkaia

050 aurrezenbakia markatu behar zen Euskaltel aukeratzeko operadore gisa probintzia arteko eta nazioarteko deietarako

1998ko urtarrilaren 23a sektoreko monopolioaren amaiera izan zen, eta telefoniako lehiaren hasiera

Gaur egun, iparraldeko operadore nagusia da Euskaltel, eta Espainia osora zabaltzeko prestatzen ari da

 

2019an, Euskaltelen kotizazioa % 30 igo zen, ia hiru aldiz urte horretan Ibex 35a igo zena

 

Duela 22 urte, 1998ko urtarrilaren 23an, Euskaltelek bere lehen telefono-zerbitzua merkaturatu zuen: probintzia arteko eta nazioarteko deiak egiteko 050 aurrezenbakia markatzeko aukera zabaldu zuen; horrela, zeharkako sarbideko telefonia-zerbitzua estreinatu zuen. Hiru digitu horiek sakatuta, Euskaltel aukeratzen zen dei horietarako operadore gisa.

Egun horretan, amaitu egin zen monopolioa, eta benetako lehia hasi zen. Gauza asko aldatu dira ordutik; telekomunikazioen sektorea esponentzialki hazi da teknologiei dagokienez, eta pertsonek eta enpresek teknologia horiek erabiltzeari dagokienez.

Martxan jarri zen lehen urte haren balantzeari begiratuz gero, 050 zerbitzuan kontratatutako linea-kopurua 225.084 izan zen, eta 160.410 bezero aktibo zituen, alegia, garai hartako merkatu-kuotaren % 25. 165 milioi minutu kudeatu zituen, eta, 1998an, Euskaltelen Call Centerrak (deiei erantzuteko zentroa) 548.743 dei jaso zituen, egunean batez beste 1.700 .

22 urte hauetan, Euskaltel sektorearekin batera bilakatu da, eta jada ez ditu zeharkako sarbideko deiak bakarrik eskaintzen. Gaur egun, iparraldeko operadore nagusia da Euskaltel, eta Espainia osora zabaltzeko prestatzen ari da. Lehena izan zen komunikazio-zerbitzu aurreratu bateratuak eskaintzen (telefonia eta banda zabal finko eta mugikorreko Internet eta harpidetza bidezko telebista). Duela 22 urte, helburuetako bat zen EAEko merkatuaren % 30 eskuratzea, eta, gaur egun, Euskadi, Galizia eta Asturiasko 6 milioi pertsonako merkatuari ematen dio zerbitzua, Galizian eta Asturiasen lider diren operadoreak integratuta —hurrenez hurren, R eta Telecable— .

Gaur egun, pertsona, erakunde eta enpresen komunikazio-beharrei erantzun integrala ematen dien Espainiako telekomunikazio-konpainia nagusietako bat da Euskaltel Taldea. Euskaltel Taldea —Euskaltel, R eta Telecable marken bidez— lider da jarduten duen merkatu guztietan, eta etxeko eta enpresetako 800.000 bezero ditu. IKTetako soluzioak eskaintzen ditu konpainiak bezeroen komunikazio-ziklo guztirako, zerbitzu teknologikoen aukera zabal baten bidez: Internet, telefonia finkoa, telefonia mugikorra, telebista digitala, banda zabala, eraldaketa digitaleko prozesuak, IoT soluzioak (gauzen Internet), smart cityetarako soluzioak eta 4.0 industria.

Duela gutxi, konpainiak iragarri du Euskaltel Taldea IBEX MEDIUM CAP® indizean sartu dela. Horrek erakusten du Euskaltelek portaera ona izan duela burtsan 2019an. 2019aren itxieran, Euskaltelen kotizazioa % 30 igo zen, ia hiru aldiz urte horretan Ibex 35a igo zena.

Sortu zela bi hamarkada baino gehiago igaro ondoren, Euskaltelek erakutsi du enpresa-proiektu jasangarria dela eta hazten ari dela etengabe. Telekomunikazio-talde liderra bihurtu da, eta irmo eusten die erroei eta sortu zen eta bere jarduna garatzen duen herriekiko konpromisoari; horretaz gain, are gehiago indartzen du gizartearekiko duen lotura, Euskadiko, Galiziako eta Asturiasko gizarteetako ekonomiaren bultzatzaile baita.

Partekatu

Beste berri batzuk