Genetadi Biotech datorren maiatzean laborategiak estreinatuko ditu Bizkaiko Teknologia Parkean

Bizkaia

Genetadi Biotech konpainia bizkaitarra Bizkaiko Teknologia Parkeko 502 eraikinean kokatutako laborategi berrietara lekualdatu da datorren maiatzean, bioteknologiaren sektorean hedatzeko duen planaren baitan. Aipatu konpainiak zerbitzu eta gizakien diagnosi genetikorako test berriak garatzen ditu eta ginekologia, pediatria eta onkologia alorretan berezitua da. Instalazio berriekin 400 metro koadro baino gehiago izango ditu I+G+B laborategietarako eta horrek bere produktu eta zerbitzuak areagotzea ekarriko du. Era berean, laborategiek teknologia berritzaileak dituzte alor genomiko, transkriptomiko, proteomiko eta metabolomikoetarako.

Partekatu

Beste berri batzuk