NorayBio bere aliantza-sarea indartu du

Bizkaia

NorayBio bioinformatikako enpresak lankidetza hitzarmena sinatu du Granadako ERA 7 enpresa bioteknologikoarekin, bakoitzaren ezagutzak eta esperientziak elkartuz emaitza hobeak lortzeko asmoz. Hitzarmenak euren arteko lankidetzari eustea du helburu, horren bidez baterako proiektuak gauzatzen baitira. Aipatu proiektuak konpainia bien ezagutzak elkarri helaraztearen ondorioz jaio dira: enpresa andaluziarraren Java teknologia eta NorayBioren NET teknologia. Lankidetza horri esker, ERA 7 eta NorayBio enpresek elkarrekin web atariak garatzen jarraituko dute beren bezeroei ahalik eta kalitaterik onena eskaintzeko.

Partekatu

Beste berri batzuk