Midatech Biogune hainbat proiektu eta lankidetzarekin ekin dio 2009. urteari
Midatech Biogunek, Euskadin I+G eta fabrikazio lantegia duen konpainia nanoteknologikoak (Bizkaiko Teknologia Parkea), hainbat proiektu eta lankidetza komertzialekin ekin dio ekitaldi berriari, 2008an bere jarduera partikulak diseinatzeko bideratu izanaren ondorioz. Partikula horiek nanomedikuntzaren alorrerako erabiliko dira, batez ere, barne eta kanpo proiektuak garatzeko.