Idoki lerro dermatologikoa eta kapilarra merkaturatuko du

Bizkaia

Idoki SCF Technologies jariakin superkritikoen teknologia erabiliz produktu eta prozesu berriak garatzeko helburuarekin sortu zen 2006an. Oinarri teknologikoko enpresa honek 2009ko aurreneko hiruhilabetean lerro dermatologikoa eta kapilarra merkaturatuko du, lehenengo produktu, gel eta xanpuekin. Era berean, Idokik produktu sorta bat garatzen dihardu eta horren osagai aktiborik garrantzitsuena ezaugarri anitz dituen propolia da. Produktu sorta horren baitan garapen-puntu ezberdinetan aurkitzen diren hainbat lerro daude, hala nola, dermatologikoa eta kapilarra, antiseptikoa, mukizkoa, aho-eztarrietakoa.

Partekatu

Beste berri batzuk