Gero eta hurrago Lanbide Hezkuntza eta balio teknologiko handiko berrikuntza enpresa
– Lankidetza Hitzarmen Markoa sinatu dute Euskadiko Parke Teknologikoek eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen Sareak
Euskadiko Parke Teknologikoen eta Ikaslan – Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen Sareak gaur goizean sinatu dute lankidetza hitzarmen marko berria, elkarlan espazio zabal baten oinarriak ipiniko dituena aurrerako, lanbide heziketa eta enpresa munduaren artean.
Elkar hartze honen bidez, bi aldeek ahaleginak bateratuko dituzte Parke Teknologikoen egitekoak indartzeko, berauek ahalik eta espazio eraginkorrenak bihur daitezen teknologia aurreratuko enpresak bertan koka daitezen; eta aldi berean, Lanbide Heziketako Sistema Publikoaren berrikuntzak sustatu eta zabaltzeko, eta LHko ikastetxeak sendotzeko, garapen eta berrikuntza gune sendo gisa. Hala, hitzarmenean ekimen bateratuen proposamen bat eraikitzen da bai ekintzailetza aurreratua sustatzeko, zein enpresa eraldaketa bizkortzeko, berrikuntza teknologikoan aurrera egiteko, eta berrikuntzaren euskal sistema nazioartekotzen laguntzeko.
Hitzarmena sinatu ondoren, eta enpresekin batera eginkizun arlo berrien azterketan jardun ahal izateko, elkarlanean ahalik eta estuen behar egiteko lehentasunezko jomuga gisa hainbat ekimen bateratu ezarri ditugu 2014-2015 biurtekoan abiatzeko. Hauen artean, gure elkarlan jardueraren aurkezpen jardunaldi bat gauzatzea honek Parketako enpresei eskainiko dizkien aukera berriak erakusteko; edota LHko ikastetxe publikoen arteko hurreratzea bultzatzea, enpresarien bisitak baliatuz.
Ekimen hauek aukera eskainiko digute aurrerako oinarriak ipini eta lankidetza sustatzeko Euskadiko Parke Teknologikoetan kokaturiko enpresen eta Lanbide Heziketako Ikastetxeen artean, Ikaslan sarea izanik bitarteko.