‘Giltza eskura’ko energia

Albisteak, Araba

Del Valle Aguayo enpresa industrietan, sektore publikoan, merkataritzan eta etxebizitzan instalazio eta muntatze elektrikoak egiteko zerbitzuak eskaintzen ditu, eta Arabako Teknologia Parkean du egoitza

 

Del Valle Aguayo Euskadiko sektore elektrikoaren historia bizia da. 1980an Vitoria-Gasteizen sortu zenetik, haren helburua ez da batere aldatu: sektore publikorako eta pribaturako instalazio eta muntatze elektrikoen katalogo onena eskaintzea. Ia 40 urte geroago, eskuratutako emaitzek erakusten dute nolako ibilbide bikaina izan duen: pabilioietarako, merkataritza-zentroetarako eta erakunde publikoetarako, saltoki txiki eta etxebizitzetarako giltza eskurako proiektu osoz beterik.

Testuinguru horretan, duela denbora batetik hona energia berriztagarrien alde eginiko apustua bere jardueraren funtsezko ardatzetako bat izan da; hura Jundizko industrialdeko egoitza nagusian eta Arabako Teknologia Parkean betetzen du. Bertan, duela ia hamarkada bat, CIER (Energia Berriztagarrien Ikerketa Zentroa) izeneko proiektu handia jarri zuen abian, eta jarraitzen du energia geotermikoan, hidroelektrikoan, eolikoan eta fotovoltaikoan oinarritzen.

Horrela, ATParen jarduketa-perimetroan, 100 kilowatt-eko potentziadun eguzki-parke fotovoltaiko baten funtzionamendua ikusten da, enpresak berak diseinatutako eta patentatutako zortzi eguzki-jarraitzailetatik abiatuta, bai eta 32 metroko dorre-altuera duen 100 Kw-ko haize-sorgailu batetik ere. Proiektu hori DVA 100 izendatu zuten haren sustatzaileek, eta oraintsu eman da argitara; haren helburu nagusia da jasangarritasuna areagotzea eta industriaren mendekotasun energetikoa murriztea.

Partekatu

Beste berri batzuk