Gipuzkoako Parkea bisitatu dute Indiako hainbat ikaslek
Mumbaiko (India) Master Business-eko 18 ikaslez osatutako talde batek bisitatu du Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea, bertako sustapen eta teknologia eskualdatzeko zuzendari Esther Echánizek lagunduta.
Masterreko arduradunak urtero etortzen dira Euskadiko enpresak bisitatzera, gure komunitatean lantzen diren gai industrial eta teknologikoei buruzko ezagutzak eskuratzeko asmoz. Hainbat arlotan punta-puntako enpresen erakusle argia da Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea, eta, izandako bilakaerari esker, nazioarteko interes-gune dugu gaur egun. Indiatik etorritako ikasle taldea da horren adibide.