Gipuzkoako Parkeko eraikin nagusiko gune eta zerbitzuen kudeaketa esleitu zaio Lankor Congresos y Eventos enpresari

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeko (Miramon) eraikin nagusian dauden zerbitzu eta guneen kudeaketa esleitu zaio Lankor enpresari

news_anuncio_parke4 (003)Eraikin nagusiko instalazioek punta-puntako azpiegitura dute, baita edozein motatako ekimenak gauzatzeko instalazio eta zerbitzu aurreratuko sorta zabala ere. Horren adierazle dira bertan antolatutako jarduerak, besteak beste: enpresa-jardunaldiak; medikuntzari buruzko kongresuak, zeinetan zuzeneko ebakuntzak egin diren; produktuen aurkezpenak, erakusketak, prestakuntza-bilerak, enpresa-akordioak izenpetzea, etab. Izan ere, ekimen horietan guztietan kalitate gorena eta pertsonalizatua izan da nagusi.

Duela egun batzuetatik, Lankor arduratuko da guneak kudeatzeaz. Ibilbide luzeko enpresa aitortua da, 30 urte baino gehiagoko eskarmentua duena. Gainera, bikain ezagutzen ditu kongresu eta jarduera mota bakoitzak eskatzen dituen beharrak.

Hainbat departamentutan banatzen da taldea: kongresuak; diseinu grafikoa; eszenatoki, stand eta abarren muntaketa eta produkzioa eta giza baliabideak (laguntzaileak eta interpreteak). Kongresu eta ekimenen antolaketa erraztea da haien asmoa, sortzen den edozein behar asetzeko zerbitzu integrala eskainiz.

Informazio gehiago eta kontaktua: http://parke.eus/prueba-bizkaia/?page_id=61&lang=eu