Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak eta CIC nanoGUNEk nanoteknologia sustatzeko hitzarmena sinatu dute

Euskal Parkeetako presidente José Miguel Corresek eta nanoGUNE IKZko zuzendari José María Pikarte de la Torrek izenpetu duten lankidetza-hitzarmenaren bidez, erakunde biek konpromisoa hartu dute nanoteknologia sustatzearen alde lan egiteko

IMG_4051Erakunde bietako ordezkari gorenek hitzarmena sinatzearekin batera, amaiera eman zaio bi aldeen elkarlana ahalbidetuko duten ildo garrantzitsuak ezartzeko aldiari. Nanoteknologiaren sektorean proiektuen garapena sustatu eta oinarri teknologikoko enpresa berritzaile berrien sorrera bultzatu ez ezik, industrializazioa eta ondoriozko lorpen zientifiko eta teknikoen merkaturatzea ere badira hitzarmenaren xede. Horrenbestez, hainbat mekanismo ezarri dira, batetik, teknologia eskualdatzeko eta, bestetik, Parkearen eta nanoGuneren arteko softlanding-a gauzatzeko.

Hitzarmenaren bidez sinergiak ere batu nahi dira, nanoteknologiaren alorrean oinarri zientifiko eta teknologikoko enpresa-proiektuen negozioa erakarri, atxiki eta garatzeko. Gainera, nanoteknologietan oinarritutako aplikazioak erabiliko dituzten oinarri teknologikoko enpresa berriak (spin-off) sortu, garatu eta, inkubazio-aldia igaro ondoren, finkatzeko onuragarria izango den ingurua promozionatuko da.

Hitzarmenaren arrakasta bermatzea aldera, alde biek komunean jarriko dituzte beren baliabide materialak zein giza-baliabideak.