“Giza kapitalaren eskaria EAEko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sisteman” liburua aurkezteko gosari teknologikoa antolatu dute Bizkaiko Teknologi Parkeak eta Bizkaia:xedek

Bizkaia

Urtarrilaren 21ean, ostegunez, 09:30 eta 11:30 bitartean, Bizkaiko Teknologi Parkeko Eraikin Nagusiko Gastatxu Aretoan egingo den gosari teknologikoan, Bizkaia:xedek eta EHUko Miguel Sanchez-Mazas Katedrak garatu duten “Giza kapitalaren eskaria EAEko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sisteman” ikerketa-liburua aurkeztuko da.

Euskal ezagutza-sistema aztertzeko asmoarekin, Bizkaia:xedek eta Miguel Sanchez Mazas Katedrak “Giza-kapitalaren eskaria Euskal Autonomia Erkidegoko berrikuntza-sisteman” arazoari buruzko ikerketa-lana koordinatu zuten 2006-2008 urte bitartean. Ikerketa horren xede nagusia, euskal ezagutza-sistemaren ezaugarriak ikustea eta interpretatzea ahalbidetzen diguten funtsezko dimentsio batzuk enpirikoki aztertzea izan da, giza-kapital horrek gure erkidegoan eta ikerketa nahiz berrikuntza eragileen dinamikan jokatzen duen paperaren analisitik abiatuta. Aurkeztuko den liburuak aipatutako ikerketaren emaitzak zabaltzen ditu.

Jardunaldia, Enpresa eta Zentro Teknologikoetako Giza-baliabideetako zuzendariei, Unibertsitateko ikerketa-taldeei eta I+G+b gaiaren inguruan interesa duten orori zuzentzen zaie.

Partekatu

Beste berri batzuk