GO MOBILITY: Europako Hegoaldeko mugikortasun berriaren azoka

Albisteak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa

2020ko martxoaren 11 eta 12an Go Mobility azokaren bigarren edizioa ospatuko da San Sebastian Region-en (FICOBAn). Azoka Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak sustatzen dute

Go Mobility sektoreko punta-puntako enpresen elkargune profesionala da, non enpresek haien produktu, zerbitzu eta irisgarriak, seguruak, konektatuak eta jasangarriak diren mugikortasun berriaren arloko irtenbideak aurkeztuko dituzten, bai eremu digital zein industrialean.

Azokaren bi eguneko programa, balio erantsi altuko aktibitateak ditu barne:

  • Hitzaldi egitaraua: non nazioko zein nazioarteko adituek euren sektoreko perspektibak zabalduko dituzten.
  • Exhibitor’s Corner: erakusketarien irtenbide eta proposamenen xehetasunak ezagutzeko
  • City Market Place: non nazioko zein Europar mailako hiriek hiriko mugikortasun berriaren inguruko proiektu eta erronkak partekatuko dituzten.
  • Poster gunea: nazio, eskualde edota Europa mailako fondoak jaso dituzten proiektu berritzaile eta kolaboratiboak ezagutzeko gunea
  • Test Drive gunea: ibilgailu elektriko, hibrido, gas edota hidrogenoaren bitartez mugitzen diren ibilgailuak frogatu eta ikusteko
  • Hosted Buyer programa: antolakuntzak Go Mobility-n azalduko diren produktu/zerbitzuen erosle potentzialak gonbidatuko ditu azokan partehartzera

Gozatu urriaren 11ra arte %15eko early bird deskontuaz!

Zure enpresa mugikortasun berriaren ekosistemaren barne badago, ez galdu Go Mobility-ren parte izateko aukera baldintza onuragarri hauekin.

#GoMobility2020-ko parte izan nahi dut

Azokari buruzko informazio gehiago nahi izan ezkero, hementxe web gunea: https://gomobility.eus/eu/

Go Mobility, Europako hegoaldeko mugikortasun berriaren atea irekiko dizun azoka.

Twitter: @gomobilityexpo #GoMobility2020

Partekatu

Beste berri batzuk