Gozatu iraila Be Parke Klubarek prestatu dituen jarduerekin

Araba, BeParke, Bizkaia, Gipuzkoa

Be Parke Klubak jardueraz beteriko hilabetea prestatu du lanetik deskonektatzeko, osasuna zaintzeko eta musikaz gozatzeko. Klubaz goza dezazun diseinatutako jarduera hauetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu

Green Sessions – Irailak 25

Ezagutu Gasteizko Green Sessions-ak. Gozatu zuzeneko musikaz Cefé Dublin kafetegiko terrazan, Andre Maria Zuriaren plazan, Aldakan, Sonia Vera Quartet eta Zanini DJen emanaldiekin. Emanaldi bat izango da hilero; irailaren 25ean, urriaren 24an eta azaroaren 21ean.

  • Lehenengo emanaldia: irailaren 25ean, 19: 30etik aurrera
  • Taldea: Aldakan
  • Tokia: Café Dublin, Andre Maria Zuriaren plaza, Gasteiz
  • Sarrera librea eta doan

Afterwork Donostia – Irailak 26

Klubak afterwork denboraldiari hasiera emango dio Donostiako Tres Reyes hotelean. DJ Bonek jarriko duen musika lagun, artisau garagardoez gozatzeko aukera izango duzu. Ekitaldi hau lan jardunaldiaz deskonektatzeko, sozializatzeko edo, besterik gabe, konpainiaz gozatzeko diseinatu dugu.

  • Eguna eta ordua: irailaren 26an, 17: 30ean
  • Tokia: Tres Reyes hotela, Dulce Maria Loynaz kalea, 7, 20014 Donostia
  • Prezioa:
    • Sarrera orokorra: 14 €
    • KLUBAko bazkideak: 12 €(sartu zure bazkide-gunearen bidez)
  • Prezioaren barne daude: 3 garagardo, mokadutxoak eta doako aparkalekua.
  • Izen-emateak: https://p.berrly.com/kluba/events/14937

Osasunaren zaintza Zamudio/Derio Campusean – Irailak 26

Zamudio/Derio Campusean ariketa eta nutrizioaren bidez osasuna zaintzen adituak diren bi erakunde daude: Baigene Genetic Fitness eta KALAM Pilates, 502 eraikinean, LaOfi kafetegi/jatetxearen ondoan.

Bi erakunde horiek, batera eta Klubarentzat bakarrik, laster aurkeztuko den zerbitzu berri bat sortu dute. Saio honek jarduera berriaren informazioa emateko eta Baigenek eta KALAMek bazkideei eskaintzen dizkieten abantailak nabarmentzeko balioko du.

  • Eguna eta ordua: irailaren 26an, 11: 00etan
  • Iraupena: 30 minutu
  • Tokia: Baigene Genetik Fitness
  • Hornitzailea: Kalam Pilates eta Baigene Genetic Fitness
  • Izena emateko azken eguna: irailak 25
  • Izen-emateak: https://p.berrly.com/kluba/events/15139
  • Saioaren ondoren kafea egongo da guztientzako.

Partekatu

Beste berri batzuk