Grupo Noray BG taldearen aurreikuspenak 2013ra arte

Bizkaia

Noray BG Euskadiko Taldeak, Histocell eta NorayBio enpresek osatutakoak, 2013. urtera arte Ikerketa eta Garapenari dagokionez, bere fakturazioan, enpleguan eta gastuan urteko %20ko igoera espero du. Noray BG 2006an eratu zen eta bi urtetan Espainiako sektore bioteknologikoaren hamar enpresa garrantzitsuenen artean kokatzea lortu du eta, horrez gain, bere jarduerako bigarren urtean irabaziak izan ditu. Taldeak biozientzien arloan dihardu eta bi enpresek osatzen dute, hau da, Histocell-ek, ehunen ingeniaritzan berezituak, medikuntza birsortzailearentzako produktu berritzaileak garatzen ditu eta NorayBio-k, bere aldetik, biozientzien sektorerako soluzio informatikoak diseinatzea eta ezartzea du helburu.

Partekatu

Beste berri batzuk