“Harrera eta aurkezpen ekitaldia” bi enpresa berrirentzat, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean

Gipuzkoa

2015-04-22 10.11.55Iragan apirilaren 22an, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeko eraikin nagusian, Datik eta Quimatryx enpresa berrien “Harrera eta aurkezpen ekitaldia” izan zen.

Parkeko zuzendariorde nagusi Raquel Ubarrechenak ongietorria eman zien enpresa berriei, baita ekimena babestu nahi izan zuten 30 enpresa baino gehiagoren ordezkariei ere.

Iñigo Odriozolak, Datikeko zuzendari nagusiak, bere enpresaren aurkezpena egin zuen.

Garraioa –trenbide zein errepidekoa– eta herritarren mugikortasuna kudeatzeko ITS (Intelligent Transport Systems) soluzioak garatzen dituen enpresa teknologikoa da Datik. Soluzio horiek garraio seguru, fidagarri eta eraginkorragoaz gozatzeko aukera eskaintzen dute eta, beraz, kalitatea areagotzen da. Segurtasuna hobetu eta eragiketa-kostuak murrizteaz gain, operadoreak etengabe jasotzen du bere flotari buruzko informazioa.

Bestalde, Quimatryxeko presidente Pedro Esnaolak bere konpainiak gauzatzen duen lana jakinarazi zuen.

Sozietate sortu berria da, zeinaren jarduera minbiziaren kontrako tratamendurako farmako berriak aurkitu eta garatzera bideratzen baita. Era berean, hala eskatuz gero, balio erantsi handiko ikerketa-zerbitzuak eskaintzen ditu ondokoetarako: sektore farmazeutikoa eta kimikoa, neurrira egindako molekula-sintesia, erreakzioen optimizazioa eta zerbitzu analitikoak.

Partekatu

Beste berri batzuk