“Hautaketa-prozesuko alderdi kritikoak” pilula
Otsailaren 22an, asteazkenean, 13:00etatik 14:00etara bitartean, Arabako Teknologia Parkeko eraikin nagusian “Hautaketa-prozesuko alderdi kritikoak” gaiari buruzko pilula egingo dugu CRH Consultores enpresaren laguntzarekin
Jardunaldiaren helburua enpresan sartzen diren pertsonak hautatzeko prozesuaren inguruko informazio eta ezagutza esanguratsua eskaintzea da. Horrez gain, pilula horren bidez, prozesuaren eragingarritasuna areagotuko duten tresna eta teknikak lortu ahal izango ditugu: bete beharreko lanpostuaren azterketa, langileak biltzeko sistemak eta elkarrizketa eragingarria egitea hautaketa-prozesuko tresna garrantzitsuen gisa.
Pilula batez ere enpresetako gerenteei eta/edo Giza Baliabideen sailetako zuzendariei/arduradunei zuzenduta dago, eta Natalia Cardeñak, psikologian lizentziatua eta Giza Baliabideetako aholkularia denak, bideratuko du.
Info gehiago: innovalava@parke.eus