Hiri adimendunen esparruan negozio eredu berriei buruzko eztabaida izan da ardatz nagusi APTEren XI. Nazioarteko Biltzarrean

Gipuzkoa

  • APTEko kide diren zientzia eta teknologia parkeetako ordezkariak bildu dira Gijonen, Smart Cities eta Open Data aztertzeko. Bertan izan dira, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Parkeetako zuzendariordeak ere.

Gaur itxi da Gijonen, APTEren hamaikagarren Nazioarteko Biltzarra; hiru egun iraun duen topaketan, APTEren kide diren zientzia eta teknologia parkeetako ordezkariak bildu dira bertan, besteak beste Francisco Marquez, Txaber Ouro eta Raquel Ubarretxena, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Parkeetako zuzendariordeak, hurrenez hurren. Hirien eraldaketa, hiri adimendunen kontzeptura hurbilketa, open data eta parke teknologikoek esparru honetan duten betebeharra izan dute eztabaidagai biltzarrean.

Elkartearen batzar orokorrak eta batzorde ordezkarien bilerek eman zioten hasiera Biltzarrari, azaroaren 6an. Biharamonean berriz, Nazioarteko Biltzarraren inaugurazio ofiziala egin zen gobernu zentraleko, Gijongo udaletxeko eta APTEko ordezkarien eskutik. Behin biltzarrean murgilduta, Pilar Conesa, Anteverti Founderen sortzaile eta Smart City World Congresseko zuzendariak eta Andrés Contreras, Socialtech konpainiaren sortzaileak hitz egin zuten.

Horizonte 2020, Europar Batzordearen esparru programa berriari buruzko mahai inguru bat ere egin zen. Azken baten, munduko jardun ekonomikoaren lehen lerroan dauden gaiak izan dituzte aztergai hiru egunotan, Zientzia eta Teknologia Parkeek gai hoien inguruan duten eta izan dezaketen zereginarekin batera.

Partekatu

Beste berri batzuk