Hiruko Elkarrizketen edizio berria Arabako Parkean

Araba

200 gonbidatu baino gehiago izan dira edizio berri honetan. Hauek izan dira protagonistak: Emiliano López Atxurra (Petronor), Gregorio Villalabeitia (Kutxabank) eta José Miguel Munilla (Ramondin).

_MG_3189200 gonbidatu baino gehiago bildu dira Hiruko elkarrizketen edizio berrian. Duela urtebete pasatxo jarri zuten ekimena martxan Arabako Parke Teknologikoak eta SEA Arabako Enpresariek.

Oraingo honetan, enpresa eta ekonomia munduko hiru izen handik parte hartu dute: Emiliano López Atxurra Petronorreko presidenteak, Gregorio Villalabeitia Kutxabankeko presidenteak eta José Miguel Munilla Ramondin enpresako kontseilari ordezkariak.

Jardunaldian gai hauek landu dira: ekonomia, Europaren eta AEBren hazkundea, Txina edo Brasilen egoerarengatiko kezka, bankuko interes-tasa baxuen mantentzea eta sektore batzuetako datu onak. Gaurkotasun handiko gaiak ere landu dira: Volkswagenen krisia edo Kataluniaren egoera, esaterako.

Gonbidatuen artean, hauek topa ditzakegu: Arantxa Tapia Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasuneko aholkularia, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusia, SEA Arabako Enpresarien eta Euskadiko Parke Teknologikoetako presidenteak, Eusko Jaurlaritzako, Arabako Foru Aldundiko eta Gasteizko Udaleko ordezkariak, Confebaskeko eta Elkargiko presidenteak eta enpresa-munduko beste hainbat ordezkari.

Partekatu

Beste berri batzuk