Hirurehun parte-hartzaile baino gehiago Bizkaiko Parkeko Nordic Walking Gunearen inaugurazioan

Bizkaia

Horrenbestez, hiru euskal parkeak Nordic Walking Guneen Sarearen barruan daude, 18 udalekin batera.

Inauguración Centro Nordic Walking Bizkaia 229Jai giroan inauguratu zen Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko Nordic Walking Gune berria. Hirurehun pertsona baino gehiagok parte hartu nahi izan zuten jardunaldian; besteak beste, kirolaren teknika ikasi zuten, ibilbideetan barrena ibili ziren eta Parkearen potentziala ezagutu zuten, asialdigunea, atsedengunea eta herritarrentzat, oro har, irekita dagoen lekua baita.

Arabako Parkea lehena izan zen Nordic Walking Zentroa abiarazten. Lortutako arrakasta ikusita, uda aurretik Gipuzkoako Parkea (Miramon) gehitu zitzaion eta, azkenik, Bizkaiko Parkea ere bai. Hala, egun, Euskadiko hiru Teknologia Parkeez bestalde, ekimenera gehitu diren 18 udalek osatzen dute Euskadiko Nordic Walking Guneen Sarea.

Eskura duten azpiegituraz baliatuz, hala nola seinaleztapena, mapak eta makilen mailegua, Parkeko ibilbide homologatuetan murgildu ahalko dira “martxa nordikoaren” zaleak.

Nordic walking edo martxa nordikoak herrialde nordikoetan du jatorria eta iraupen-eskian oinarritzen da. Osasuna hobetu edo sasoian egon nahi duten adin guztietako pertsonentzat egokia izateaz gain, makil bi eta arropa erosoa baino ez dira behar.

Modu horretan, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak gizartearekin duen konpromisoa erakusten jarraitzen du, alegia, lanerako leku izateaz haratago, gure inguruan diharduten langileen eta baita gure inguruaz gozatu nahi duen edonoren bizimoduaren parte bihurtzea.

Partekatu

Beste berri batzuk