Hizkuntz Teknologiaren aplikabilitateari buruzko lehen jardunaldia hartuko du Parkeak

Gipuzkoa

Hizkuntz Teknologiak, aukera berriak Euskadiko enpresen I+G estrategientzat espezializazio adimendunean topaketa, maiatzaren 21ean egingo da.

LTsolutionsPoster_txikiLangune, Hizkuntzen Industriaren  alorreko Euskal Herriko enpresen elkarteak eta Vicomtech-IK4 zentro teknologikoak, Hizkuntz Teknologiaren aplikabilitateari buruzko lehen jardunaldia antolatu dute, datorren maiatzaren 21erako Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean eta Hizkuntz Teknologiak: aukera berriak Euskadiko enpresen I+G estrategientzat espezializazio adimendunean goiburupean.

Hizkuntz Teknologiaren aplikabilitatea ekozpen aurreratuan, energian, osasunean eta turismoan aztertzea da jardunaldiaren helburua, baita gai hauekin lotutako ideiak eta egitasmoak sustatzea ere. Horretarako landutako programa zenbait hizlari ospetsuren solasak eta lau lan-saio desberdinek osatzen dute, honako xede hauek kontutan hartuz:

•          Teknologia Linguistaren aplikazioak aztertu.

•          Proiektu esperientziei buruz hitz egin.

•          Ideia berritzaileak eta ikerketen emaitzak eztabaidatu.

•          Pentsakera interdisziplinarra sustatu Hizkuntz Teknologia eta Euskadiko RIS3 sektore nagusien artean.

•          Ikerketa sakonagoa behar dituzten gaiak identifikatu, hau da, proiektu ideietan bihurtu daitezkeen gaiak identifikatu.

Bertoko eta nazioarteko adituen topagune izan nahi duen jardunaldirako izena emateko epea zabalik dago 2015eko maiatzaren 14a arte.

Informazio gehiago: http://www.langune.com/presentationen/ltsolutions

Izena emateko orrira sartu: IZENA EMATEKO ORRIA

Partekatu

Beste berri batzuk