Hobetu zure produktibitatea, denboraren kudeaketan inbertitu

Bizkaia

 

Urriaren 3a eta 17an, 9:00etatik 14:00etara, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean egingo diren jardunaldietara gonbidatzen zaituztegu, “Hobetu zure produktibitatea, denboraren kudeaketan inbertitu” izenburuarekin, eta Isabel Fernandez Hidalgo, coach eta prestatzailearen eskuz.

Helburuak:

•       Norberaren produktibitatea eta norberaren lorpenak zuzentzen dituzten kontzeptu eta lege nagusiak ezagutzea.

•       Denbora modu eraginkorrean kudeatu ahal izateko ohiturak aldatu eta konpromisoak ezartzeko askotariko tresnak aplikatzen jakitea.

Nori zuzendua

Kudeatzaileak, zuzendariak, bitarteko agintariak eta enpresetako talde eta proiektuen bestelako arduradunak.

Metodologia

Metodologia didaktikoa bizia eta parte-hartzailea izango da. Hori lortzeko, erabiliko dena, hau izango da: Azalpen teorikoak eta praktikoak, Praktika onen aurkezpena; tresna eta adibideak,  Ekintza eta laguntza planak, Denbora kudeatzeko tresna errazen berri emango da, saioan garatutako kontzeptu nagusiak praktikak jartzea errazte aldera.

 

Hizlaria:Isabel Fernández Hidalgo

Enpresa Zuzendaritzan Masterra ESEUNEn eta Coach Exekutibo Profesionala EECn (Europako Coaching Eskola) eta ICFn (International Coach Federation), eta Accredited Coaching Training Program (ACTP) eta Coach Ontologikoa Newfield Consultingen.

 

» Agenda: www.euskadinnova.net

» Data: Urriak 3 eta 17 (10 ordu)

» Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara

» Lekua: Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea. Ibaizabal bidea, 101 Eraikina (Txorierri Aretoa) – 48170 – Zamudio – Bizkaia

» Izena emateko: innovanet@parque-tecnologico.net

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, edo izena emateko, jo www.euskadinnova.net helbidera, edo 944039500 telefonora deitu.

Partekatu

Beste berri batzuk