Hydracorte enpresak Lantek hartu du, bere ekoizpen-prozesuen ikuspena eta erabateko kontrola lortzeko
Hydracortek, Caamaño Taldearen –zentro eta lokal komertzialen osoko muntaketara bideratzen du bere jarduera– barruan dagoen konpainia galiziarrak eta mota guztietako materialen ebaketa industrialean espezialista denak, konfiantza izaten jarraitzen du bere bazkide teknologikoa den Lanteken, kudeaketa hobetze eta ekoizpen-prozesuen benetako egoeraren ikuspegi globala edukitze aldera.
Hydracorte konpainia hasieratik izan da ekintzailea, malgua eta berrikuntzarako gaitasun handikoa. Gaitasun hori islatzen da, besteren artean, bere azpiegitura teknologikoa berritzeko egindako apustu sendoan, azken belaunaldiko eta ahalmen handiko soluzio azkar eta malguak erabiliz. Izan ere, soluzio horiek bere beharretara egokitzen dira eta bulegoaren eta tailerraren arteko informazioa eta lan-fluxua modu naturalean integratu eta kontrolatzeko bidea ematen dute. Ondorioz, produktibitate eta lehiakortasun mailak areagotzen dira.
Hydracortek jada erabiltzen zituen Lanteken soluzioak hainbat arlotan: CAD/CAM (Lantek Expert); 3D piezen diseinua eta tolesketa (Lantek Flex3d); planifikazioaren kontrola (Lantek Manager) eta enpresa-kudeaketa (Lantek Integra). Horien xedea informazio guztia modu automatikoan eta denbora errealean kontrolatzea eta koordinatzea zen, ekoizpen-zikloan lan bakoitzaren egoera uneoro ezagutzeko.
Prozesuak hobetzea eta bikoiztasunak ezabatzea
Informazioaren integrazio fasea osatzeko eta, diruzaintza nahiz kontabilitateko operazioak modu zehatzean kontrolatze aldera, finantza-baliabideak planifikatzeko helburuarekin, konpainiak ondoko moduluak hedatu ditu: Lantek Integra Tesorería eta Contabilidad. Aipaturiko azken moduluarekin ez dago ohiko Excel orriak erabili beharrik eta lehendik instalatuta zeuden hainbat moduluren osagarri da, hala nola, faktura, erosketa, salmenta eta Lanteken ERP soluzioaren azpikontratazioari buruzkoak.
Soluzio horrekin Hydracortek malgutasun handiagoa du eraginkortasunari dagokionez eta funtsen benetako erabilgarritasuna ezagutzeko aukera, bai eta kobrantza-aurreikuspenak kontrolatzeko eta banku-bidalketak nahiz balantzeak administratzeko ere. Era berean, bulego nagusiari informazioa garaiz eta zorroztasunez ematen dio, kontsolidatutako operazioak egin ahal izateko beharrezko datuak esportatuz. Horrez gain, Lanteken kontabilitate-moduluari esker, Hydracortek hainbat sinergiei probetxu atera ahal izan die, Lantek Integra osatzen duten modulu guztiak modu koordinatuan lan egiten baitute, prozesu bikoiztuak ezabatzeko eta bai jardueren bai finantza-arloaren ikuspegi globala izateko.