I. Arabako Parke Teknologikoa Padel Openaren Erabateko Arrakasta
Joan den larunbatean, maiatzak 19, Padelekun I. Arabako Parke Teknologikoa padeleko Opena jokatu zen, bertan 53 bikotek parte hartu zutelarik. Heldueran, hauetako bakoitzak Parke Teknologikoaren eskutik poltsa bat jaso zuen, besteak beste, gizonezkoentzako Openeko polo tekniko esklusiboa eta emakumezkoentzako topa barne zeramatzana.
Arabako Parke Teknologikoa, 22/05/2012
Opena 9:10etan hasi zen 20 minutu irauten zuten partiduen ligaxka batekin. Honen bidez, bikoteak ondorengo 9 joko-koadroetarako sailkatu ziren, bertatik 7 gizonezko bikoteek eta 2 emakumezkoek jokatu zituztelarik.
Arratsaldean koadro bakoitzeko finalaurreko eta finaleko partiduak jokatu ziren, Opena gizonezko eta emakumezkoen lehen mailako kategoriako finalekin 18:30etan burutuz. Fernando Miñón eta Jordi Monreal oso borrokalariak izan ziren Roberto Fernandez eta Pedro Pérezi gailendu zitzaizkien batetik, eta bestetik, Zuriñe García eta Raquel Mielgok pare-parekoa izan zen final baten ondoren, izugarrizko txapelketa jokatu zuten Nahia Mendiguren eta Aitziber Alvarez gainditu zituzten.
Emakumezkoen kontsolazio-finalean Virginia Diaz de Corcuera eta Anabel Blázquezek Nerea Gil eta Ana Riverari irabazi zieten.
Bien bitartean, gainontzeko jokalariek Jon García-Ariño handiak eman zuen clinicaz gozatzeko parada izan zuten, euren jokoa hobetzeko aukera paregabea izanik.
Gainerako postuak honakoak izan ziren:
Gizonezkoen 3. Kategoria: Txapeldunak: Mitxel Madinabeitia eta Antonio Corbacho
Txapeldunordeak: Raúl Sáez eta Rubén Amor
Gizonezkoen 4. Kategoria: Txapeldunak: Javier Soto eta Alejandro Lobera
Txapeldunordeak: Aitor Órtiz de Arri eta Mikel Iriarte
Gizonezkoen 5. Kategoria: Txapeldunak: Antonio Castro eta Juan Antonio Ramos
Txapeldunordeak: Roberto Fernández eta Sergio älvarez
Gizonezkoen 6. Kategoria: Txapeldunak: Raúl Martín eta Gonzalo Berganzo
Txapeldunordeak: Jakobe Cordón eta Davis Palma
Gizonezkoen 7. Kategoria: Txapeldunak: José Luis Leorza eta José Palomo
Txapeldunordeak: Iñigo Miranda eta Pablo Moreno
Gizonezkoen 4. Kategoria: Txapeldunak: Gustavo García eta Emilio Marmolejo
Txapeldunordeak: David Montero eta Andrés Arbocco
Openari itxiera emateko, parte hartzaile guztien artean 20 sari baino gehiagoren zozketa egin zen parte-hartzaileen gehiengoaren bertaratzearekin eta ondoren primerako lunch batez gozatu ahal izan zuten, Barlekuko talde zoragarriaren eskutik.