Ia 200 enpresa izango dira aste honetan I+G-ko eta energia eraginkortasuneko proiektuak finantzatzeko tresnari buruzko informazio saioetan

Araba

Bizkaiko  100  enpresak,  Gipuzkoako  52k  eta  Arabako  42k  hartuko  dute  parte  lurraldearen  lehiakortasuna  hobetuko  duten  produktu  eta  zerbitzu  berriak  bilatzearen  alde  Eusko  Jaurlaritzak  egin  duen  apustua  sendotzen  duen  tresna  berri  honen  helburu  eta  prozeduren  berri  enpresei  eta  eragileei  emateko  jardunaldi  horietan

Lehenengo  saioa  Bizkaiko  Zientzia eta Teknologia  Parkean  egingo  da  datorren  asteazkenean,  hilaren  25ean,  eta  bertan  izango  dira  Ekonomiaren  Garapeneko  eta  Azpiegituretako  sailburu  Arantxa  Tapia  eta  Ogasun  eta  Ekonomiako  sailburu  Pedro  Azpiazu.  Ekonomiaren  Garapen  eta  Azpiegitura  Saileko  Teknologia  eta  Estrategiako  Zuzendaritzako  programen  arduraduna  den  Luis  Manuel  Cañizaresek  eta  Finantzen  Euskal  Institutuko  zuzendari  Josu  Garayk  azalduko  dituzte  tresnaren  xedeak,  prozedura  eta  finantzaketaren  baldintzak.

Bigarren  saioa  Gipuzkoako  Zientzia  eta  Teknologia  Parkean  egingo  da  ostegunean,  hilaren  26an,  eta  ostiralean,  berriz,  Arabakoan  egingo  da  saioa,  biak  goizeko  9:00etan  izango  dira.

Irakurtzen jarraitzeko

Partekatu

Beste berri batzuk