Ibermática ezbehar-tasa murrizteko egitasmo baten aitzindari da

Bizkaia

Ibermática, bere i3B Berrikuntza Institutuaren bidez, Sarescon egitasmoaren aitzindari da, eraikuntzaren sektorean laneko ezbehar-tasa murrizteko gaitasuna duen sistema teknologikoa zehazteko eta garatzeko helburu nagusiarekin. Ibermáticako iturrien arabera, aplikazio horrekin obraren ingurua segurtasun-mailak hobetzeko mekanismoez hornituko da eta, ondorioz, arrisku-egoerak gutxituko dira. Talde gipuzkoarrak gogoratu zuen eraikuntzaren sektoreak “beti” izan duela ezbehar-tasa “altuenetariko bat” eta egoera hori “arintzen laguntzeko” Laneko Ezbehar-tasa Murrizteko Sistema Aktiboa (Sarescon) proiektuaren buru da; Balzola eta Bizkaiko Teknologia Parkeko Owasys enpresen babesa duen plana, alegia. Egitasmoaren baitan Ibermática IberBuilding produktuaz baliatzen da, hau da, obra batean garatzen diren jarduerak kontrolatzen dituen kudeaketa-sistemaz. Bestalde, Owasysek hari gabeko datu-sareak garatzen ditu eta Balzolak eraikuntzaren eta laneko segurtasunaren munduan duen ezagutza eskaintzen du.

Partekatu

Beste berri batzuk