Ibermáticak hiriko hondakin solidoen tratamendu optimizatua kudeatzeko proiektu bat zuzentzen du

Gipuzkoa

Ibermáticak ikerketa proiektu bat zuzentzen du, zeinaren helburua baita hiriko hondakin solidoen bilketa eta tratamendutik eratorritako erregai kontsumoa murriztea. Horretarako, kudeaketa tresna berri bat sortu dute, hainbat teknologia uztartuz prozesu osoa optimizatzen eta, beraz, ibilgailu flota murrizten duena.

 

GRUA (Gestión de Residuos Urbanos Avanzados/Hiri Hondakinen Kudeaketa Aurreratua) proiektuak hiriko hondakin bilketan parte hartzen duten elementu guztien jarraipen integrala egiten du. Horretarako, atzemate sistema automatizatu bat sortu du, zeinak etengabe jasotzen baitu prozesuari buruzko informazio guztia hainbat sentsore eta aplikatiboren bitartez. Horrez gain, haririk gabeko komunikazioak eta web bidez informazioa kontsultatzeko sistema geo-erreferentziatu bat ere sortu ditu.

Tresna horien bidez jakin daiteke non dagoen ibilgailu bat une jakin batean eta, gainera, posible da bilketa ibilbidea optimizatzea kontuan hartuta zein den aurreko bilketen pisua, hiriko ingurune mota, prozesuaren ordutegia edota edukiontzi bakoitzean libre geratzen den espazioa. Gainera, GRUA sistemari esker hiriko hondakin bilketaren ustiapena zerbitzu bat balitz bezala optimizatu daiteke, prozesuarekin lotutako kostu guztiak ezagutu (ibilbidea, konponketak, garbiketa, kontsumoa…) eta jarduera osoaren ustiapena hobetu daitekeelako.

 

Partekatu

Beste berri batzuk