IK4-Ikerlan-ek eta ETH-Zurich-ek elkarlanean dihardute energiaren haririk gabeko transmisioa ikertzeko

Gipuzkoa

IK4-Ikerlan-ek lankidetza-hitzarmena sinatu du Zurich-eko (Suitza) ETH Unibertsitate ospetsuarekin, potentziako elektronikarekin zerikusia duen I+Gan esku hartzeko asmoz. Potentziako elektronikak garrantzi handi-handia du euskal zentroaren jardueran.

ik4-ikerlan-ETH ZurichBi erakundeen artean adostutako lehenengo erabakiari jarraiki, IK4-Ikerlan-en ikertzaile dabilen Ugaitz Iruretagoienak egonaldi bat egingo du Suitzako unibertsitate horretan, energia haririk gabe transmititzeko aukerak esploratzeko.

ETH Unibertsitateko egonaldi horretan, energia kontakturik eta kablerik gabe igortzeko metodoak ikertuko ditu. Teknologia hori era askotako esparruetan aplika liteke, bereziki garraioarekin lotutakoetan.

Zehazkiago esanda, Iruretagoienak elektronikako sistemen laborategian egingo du bere egonaldia, doktoregoko ikasle gisa egin ere, eta potentzia handiko indukzioaren bitartez, ibilgailu elektrikoetara potentzia transmititzeko sistemak ikertuko ditu.

Akordioak arreta berezia egin dio, euskal ekonomiak posizio nabarmena duen sektoreei begira, IK4-IKERLANek potentziako elektronikaren arloan puntako teknologia eta aplikazioak garatzearen alde egin duen apustuari.

Partekatu

Beste berri batzuk