IK4-TEKNIKER makina erremintako simulazio plataforma berriak sortzeko europar proiektu bat lideratzen ari da

Gipuzkoa

IK4-TEKNIKER euskal zentro teknologikoa, makina erreminta eta mekanizazio prozesua integratuko dituen simulazio plataforma bat diseinatzeko urrian abiarazi den europar proiektu bat koordinatzeaz arduratuko da.

IK 4- TeknikerTwin-Control deritzon ekimen honen helburua, energia-eraginkortasuna eta mantenimenduko tekniken inplementazioa bezalako parametroak barne hartuko dituen prozesuen simulazio-tresna bat garatzea da, industriaren lehiakortasuna bermatzeko asmoz.

“Orain arte, simulazioko eredu teorikoek makina erreminta eta mekanizazio prozesua bereizita aztertzen zituzten, haien arteko inongo elkarreraginik gabe. Twin-Control-ek simulazio-eredu desberdinak integratuko ditu makinaren funtzionamendua eta haren mekanizazio prozesuak plataforma bakar batean eta era globalean aztertu ahal izateko”, ziurtatu du Mikel Armendia proiektuaren IK4-TEKNIKEReko koordinatzaileak.

Proiektu hau, industriaren aldeko teknologia-transferentzian oinarritutako ekoizpen-eredu berri bat sortzen ari den laugarren industria iraultza edo “Industry 4.0” deritzonaren testuinguruan gauzatzen ari da.

Irakurten jarraitzeko

Partekatu

Beste berri batzuk