IKERLANEK ETA MULTIVERSE COMPUTING-EK ALIANTZA AITZINDARIA OSATU DUTE KONPUTAZIO KUANTIKOA INDUSTRIA-EREMURA ERAMATEKO

Teknologia horrek fabrikazio aurreratuaren sektoreko prozesuetan irregulartasunak berehala detektatzeko duen potentziala ikertzen ari da zentro teknologikoa.

Teknologia horrek industrian duen potentziala ebaluatzen duen nazioarteko lehen zentroa da.

IKERLAN, LKS Next eta MONDRAGON Korporazioarekin batera, besteak beste, inbertitzaile gisa parte hartzen ari da Donostiako startup-ean

Duela 35 urte, IKERLAN zentro teknologiko sektore anitzekoa aitzindari zen adimen artifizialaren ikerkuntzan eta horrek Estatuko industrian zituen aplikazioetan. Teknologia hori martxan zegoen orduan, baina bazirudien paradigma teknologikoa goitik behera aldatuko zela. Gaur egun, konputazio kuantikoak adierazten du jauzi kontzeptual handia, eta IKERLANek lehen lerroan egoteko apustua egin du. Zentro teknologikoak aliantza aitzindaria osatu du Multiverse Computing-ekin —konputazio kuantikoaren teknologietan nazioartean aitzindari den donostiar enpresa—, industriari aplikatutako konputazio kuantikoaren esparruan. Zehazki, elkarrekin lan egingo dute fabrikazio aurreratuaren sektoreko prozesu industrialetan irregulartasunak berehala detektatzeko. Aliantza horrekin, euskal zentroa nazioarteko lehen zentro teknologiko gisa kokatzen da arlo horretan ikertzen.

“Akordio aitzindari horri esker, teknologia horien heldutasuna balioztatu ahal izango dugu industrian aplikatzeko, eta munduan erreferente gisa kokatu ahal izango gara industrian aplikatutako Ikaskuntza Automatiko Kuantikoaren teknologietan (Quantum Machine Learning). Arlo hori inork ez du oraindik aztertu, eta eragin handia izango luke industrian; izan ere, teknologia hori ustiatzeko aukera emango luke, adibidez, hainbat elementutan akatsak identifikatzea eta gaur egungoak baino askoz prozesu-denbora laburragoan atzematea”, azaldu du Mikel Azkarate-Askatsua IKERLANeko Sistema Txertatu Fidagarrien alorreko arduradunak. Zentro teknologikoak, MULTIVERSErekin batera, sei laguneko diziplina anitzeko talde bat lanean  jarri du proiektu honetan, ikaskuntza automatikoan (machine learning), datu-analisian eta konputazio kuantikoan adituak.

“IKERLANekin batera lan egitea, bere espezializazio-alorretan liderra den zentro teknologikoa, teknologia kuantikoak fabrikazio aurreratuko prozesuetan aplikatuz, erronka garrantzitsua da, eta industria-enpresetan lehiakortasun-balio handia ematea ahalbidetuko du.

Multiverse Computing eta IKERLAN “lankidetza estrategikoko” prozesu bati ekingo diogu, balio etengabearen ekarpenean eta konfiantzan oinarrituta; beraz, erreferentziazko kide teknologiko bihurtuko gara I+G+B prozesuetarako”.

Aliantza hori kokatzen da Multiverse Computing-ek Gipuzkoan Europako ekosistema kuantiko liderra finkatzeko lan egiteko duen konpromiso handiaren barruan”, azaldu du Enrique Lizasok, Multiverse Computing-eko sortzaileetako eta CEO denak.

MULTIVERSE hitzarmenari esker, IKERLANeko ikertzaile-taldeak IBM eta D-Waveren benetako konputagailu kuantikoekin lan egin ahal izango du —gaur egun, konputazio kuantikoko hardware eta softwarearen ekoizpenean aitzindari diren enpresekin—, hodeiaren bidez eskura daitezkeenak.

Lankidetza hori IKERLANek, LKS Next eta MONDRAGON Korporazioarekin batera, Donostiako start-up-ean inbertitzaile gisa parte hartzeari esker sortu da, Korporazioak sustapen-funtsaren bidez bultzatutako enpresa-estrategiaren eta inbertsioaren esparruan.

Fabrikazio aurreratuaren sektoreko erabilera-kasua

IKERLANek enpresen benetako beharretarako teknologia erabilgarria garatzeko duen bokazioarekin bat etorriz —esparru horretan, zentroa nazioarteko erreferentziako eragilea da—IKERLANek eta MULTIVERSEk ikaskuntza automatiko kuantikoaren erabilera ikertuko dute fabrikazio aurreratuko prozesuetan akatsak detektatzeko, zehazki, osagaietan pitzadurak atzemateko. IKERLANen helburua da osagaiaren akatsa non dagoen identifikatzea eta hura detektatzeko behar den denbora murriztea. Arazo komuna da industrian eta zentro teknologikoan, eta aldez aurreko informazio-bolumen handia du, taldeak ikerketan garatuko dituen algoritmo kuantikoek eraginkortasunez funtziona dezaten.

Konputazio kuantikoak transistoreen egoera elektronikoan oinarritutako konputazio klasikoaren paradigma aldatzen du (batak eta zeroak), fisika kuantikoa eta gainjartze edo elkarlotze kuantikoa bezalako fenomenoak erabiliz datuak prozesatzeko algoritmo berriak ustiatzeko, eraginkortasuna modu nabarmenean hobetuz eta arazoen konputazio-denbora datu eta eragiketa kopuru handiarekin. Gaur egungo prozesadore kuantikoek aukera ematen dute hiru minutu inguruan zenbaki aleatorioen sortzearen arazoa. Arazo horretan, planetako superordenagailu klasiko ahaltsuenek 600 milioi urte inbertituko zituzten, nahiz eta merkatuan marka hori hausten duten makinak egon. Izan ere, ordenagailu kuantiko baten informazio-unitate minimoak hainbat balio har ditzake aldi berean (1, 0 edo 1 eta 0 aldi berean), eta, hartara, ohiko ordenagailu batek egin ezin dituen kalkuluak egin daitezke.

IKERLANi buruz

IKERLAN, BRTAko kidea, zentro liderra da teknologiaren transferentzian eta enpresari balio lehiakorra ematen, besteak beste bere ikertzaileen espezializazioagatik. Soluzio integralak eskaintzen ditu, hiru arlo nagusi hauetako hainbat eremu teknologiko uztartuz: Elektronika, Informazio eta Komunikazioko Teknologiak (EIKT); Energia eta Mekatronika.

IKERLANek ziurtagiri hauek ditu gaur egun: ISO 9001:2015 Kalitatearen Kudeaketa Sistema, I+G+B UNE 16600:2014 Kudeaketa Sistema eta ISO 27001:2013 Informazioaren Segurtasuna Kudeatzeko Sistema. Horrek esan nahi du ikastetxeak I+G+B arloan duen bikaintasuna onartzen dela. Gaur egun 350 langile baino gehiago ditu.

MULTIVERSE COMPUTINGri buruz

Multiverse Computing software kuantikoan liderra den enpresa bat da, eta soluzio kuantikoak eta kuantikoan inspiratuak aplikatzen ditu, finantzen eta industriaren arazo konplexuei aurre egiteko, gaur egun balioa sortzeko eta ekonomia gogorragoa eta oparoagoa ahalbidetzeko.

Enpresak kontrol kuantikoan eta metodo konputazionaletan duen esperientziak esan nahi du egungo gailu kuantikoen emaitza maximoak lor ditzakeela. Haren produktu nagusiak, Singularitateak, konputazio kuantikoa software-tresna arruntekin aprobetxatzeko aukera ematen die profesionalei.

Multiverse Computing-ek hamahiru nazionalitatetako 45 profesional ditu, doktoreen % 38 eta emakumeen % 30.

22 patente, hamar paper zientifiko eta finantza, energia, manufacturing, logistika eta espazioaren sektoreetan lan eginez, EBn lider den algoritmika kuantikoko enpresa gisa kokatzen da. Egoitza nagusia Donostian (Gipuzkoa- Espainian) du, eta filialak Toronton, Parisen eta Munichen ditu.