Ilargi Eklipsea Eureka Zientzia Museoan

Gipuzkoa

Ilargi-eklipsea iristear dago: XXI. mendeko eklipserik luzeena

Ostiral honetan, uztailaren 27an, eguraldia lagun, ilargi eklipse oso bat ikusteko aukera izango dugu, bai Euskal Herritik eta baita Penintsulako edozein txokotatik ere. Eklipsea 20:24ean hasiko da baina guk ezin izango dugu ikusi 21:30ak arte, ordu horretan agertuko bait zaigu ilargia horizontetik. Eklipsearen bukaera 24:18an izango da.

Lurra, Eguzkia eta Ilargiaren artean kokatzen denean gertatzen den fenomeno astronomiko bat da ilargi-eklipsea. Modu horretan, gure satelitera iristen diren izpiak blokeatu egiten ditu. Fenomeno hau ilargi betea dagoenean gertatu daiteke soilik eta gure kabuz, inolako instrumenturik gabe ikus daiteke.

Eureka! Zientzia Museoan, bi jarduera antolatu ditugu egun horretarako:

– Planetarioan: Zuzeneko saioak doan, eklipsearen fenomenoa azaltzeko. Marteren oposizioa eta udako zerua ere komentatuko ditugu.  18:30h. euskaraz eta 19:30h. gaztelaniaz. Iraupena: 45’. Sarrera doan, planetarioa bete arte. Tiketak saioa bakoitzaren hasiera baino ordubete lehenago hasiko gara banatzen museoko takilan.

– Behatoki Astronomikoan:  Hainbat hilabetez, konponketa lanengatik itxita egon ondoren, Eureka! Zientzia Museoko behatokiaren berririkiera ospatzen dugu ilargieklipse osoarekin batera. Horretarako museoko lagunentzako doako behaketa bat antolatu dugu. Teleskopio eta prismatikoen bidez, ilargi eklipsea eta zeruko beste hainbat objektu behatu ahal izango dituzte gure behatokitik

Partekatu

Beste berri batzuk