Ingeteam-ek energia berreskuratzeko sistemaren unitate berriak ezarriko ditu Bartzelonako metroan
Trenek galgatzean sortzen duten energiaren %30a berreskuratu eta CO2 isurketak eta elektrizitate faktura murriztea ahalbideratzen du Ingeteam-ek garatutako sistema honek
Dagoeneko ezarrita dauka Ingeteam sistema hau Bartzelonako metroko 9. lineako azpiestazioan eta orain 3 eta 4. lineatan ezarriko du
Sistema hau abian da dagoeneko Brusela, Rio de Janeiro, Viena, Bielefeld, Bilbao eta Malaga bezalako hirietako metro eta trenbide sistemetan
Bartzelonako metroak berriro jarri du bere konfiantza Ingeteam-en eta enpresa honek garatutako energia berreskuratze sisteman ezarriko du bere 3 eta 4. lineatan. TMB-ek joan den urtearen amaieran ezarri zuen sistema hau metroko 9. linean, eta kontratu berri honekin Ingeteam-en sistemaren baliagarritasun eta eraginkortasuna baieztatzera dator. Teknologia honi esker trenen galgatze unean energiaren %30a berreskura daiteke.
Sistema honen bitartez, CO2 isurketak eta Transportes Metropolitanos de Barcelona (TMB) delako operatzailearen energia fakturak murriztea lor daiteke. Ingeteam-ek bi talde ezarriko ditu. Bata, 18,4 km bitartean 26 geltoki dituen Bartzelonako zaharrenetakoa den 3. linean ezarriko da, eta bestea 17,3 km eta 22 geltoki dituen 4.ean. Metroko instalazioetan berreskuratutako energia hau geltokietako barnealde, eskailera mekanizatu, e.a-erako erabiliko du TMB-ak.
Lau urteko garapena eta I+G+i-n egindako 3 milioi euroko inbertsioaren ostean, Ingeteam-en Trakzio Dibisioak metro, tren eta tranbietarako oso egokia den energia berreskuratze sistema hau garatu du, hauetako askok geldiune asko egin behar baitituzte, hauek direlarik, hain zuzen ere, sistemak energia berreskuratzen duen unerik egokienak.
Sistema honek erakutsi du dagoeneko bere eraginkortasuna eta emaitza. Viena, Brusela, Rio de Janeiro, Bielefeld, Bilbao edota Malaga bezalako munduko hainbat hiritako metro, tren sistemetan dago ezarrita dagoeneko.
Ingeteam
Ingeteam enpresa potentzia eta kontroleko elektronikan (alderanzgailuak, frekuentzia bihurgailuak, kontrolagailuak eta babesgarriak), sorgailuak, motorrak eta bonbak, ingeniaritza elektriko eta automatizazio proiektuak, koadro elektrikoak eta tentsio ertaineko gelak, eta baita biomasarako landare eta eguzki termikoen ingeniaritzan espezializatutako enpresa da. Lanketa eta mantentze zerbitzu eta instalazio zerbitzuez osatzen du bere eskaintza.
Sorkuntza eolikoa, fotovoltaikoa, hidraulikoa, eta fosilaren sail nagusietan; metalen, ontzigintza, trenbide trakzioaren eraldaketaren industria; indar elektrikoaren sarean, azpiestazioak barne, garatzen ditu bere produktuak, beti ere sorkuntza eta energia kontsumo eraginkorrena bilatu eta garraioa eta banaketa eginez.
Enpresa mundu soan zehar ari da, 3.500 langilerekin, eta bere jarduera I+G oinarri harturik dago egituraturik, urtero bere fakturazioaren %7a honetara bideratzen dituelarik.