Ingeteam-ek Ozeaniako eguzki-instalaziorik handienean parte hartu du

Bizkaia

Berrikitan, Ozeania osoko instalazio fotovoltaikorik handiena inauguratu da, Royalla Solar Farm delakoa, Canberra Australiako hiriburutik 23 kilometro hegoaldera kokatutakoa. FRV (Fotowatio Renewable Ventures) enpresaren jabetzapeko instalazio honek 20 MWko irteerako potentzia du eta Ingeteam euskal enpresaren tentsio ertaineko zentroen laguntzaz funtzionatzen du.

INGETEAM OceaníaIa 50 hektareako azalera betetzen duen eguzki-parke hau, tentsio ertaineko irteera duten 10 estaziotan finkatutako MW 1eko 20 PowerMax inbertsorek osatzen dute. Instalazio fotovoltaiko honek Australiako 4.500 etxebizitza inguru energiaz hornitzeko gaitasuna du.

Australiako Hiriburuaren Eskualdeko Energia ministro Simon Corbell buru izan zuen inaugurazio ekitaldian, Jose Manuel Garcia-Margallo Espainiako Kanpo-Arazoetarako ministroak eta Enrique Viguera Espainiaren Australiako enbaxadoreak parte hartu zuten.

Ingeteam 2013. urtean sartu zen Australiako merkatuan, Sydney hegoaldeko zentro teknologikoan eta herrialde hartako instalazio fotovoltaiko nagusietatik hurbil kokatuta dagoen filial baten bitartez. Euskal enpresa mundu osoko inbertsore-fabrikatzaile nagusietako bat da.

Partekatu

Beste berri batzuk