Ingeteamek soluzioen horniketa egingo dio Mexikoko instalazio fotovoltaiko bati
Euskal konpainiak teknologia aurreratuko automatizazio-sistemak hornitu dizkie gaur egun Latinoamerikan eraikitzen ari den eguzki-instalazio handieneko azpiestazio elektrikoei
Gero eta gehiago dira, elektrizitatea ingurumenarekiko errespetuan oinarritutako era iraunkorragoan sortzeko energia berriztagarrien aldeko apustuari eutsi dioten herrialdeak. Egoera honek garrantzi handiko merkatu-nitxoa sortu du sektoreko enpresa eta banatzaileentzat.
Testuinguru honetan, potentziako elektronikan espezializatuta dagoen Ingeteam euskal enpresak Mexikoko eguzki-energia fotovoltaikoko instalazio baterako –Latinoamerikan egun eraikitzen ari den era horretako instalaziorik handiena omen da– automatizazio-sistemak hornitzeko kontratuaren esleipena lortu du.