Innobasque 2008-2010 Eraldaketa Planaren helburuak onetsi ditu

Bizkaia

Euskadi berrikuntzari dagokionez hamar onenen artean kokatzea, hau da, European Innovation Scoreboard –EIS sailkapenean hamar garrantzitsuenen artean egotea da 2008-2010 Eraldaketa Planaren xedeetako bat. Plan hori Innobasqueko Zuzendaritza Batzordeak onetsi zuen azaroan Bizkaiko Teknologia Parkean eginiko bere azken bileran. Aipatu helburu lortze aldera, Innobasquek dagoeneko zeharkako lantalde bat martxan jarri du, hots, i-Talde espezifikoa, egungo lekua –13. Europar Batasunean– funtsean hobetuko duten epe laburrerako eta ertainerako planei ekingo diena. Halaber, berehala abiaraziko du pertsonaz osaturiko komunitate gisa antolatuko den Berritzaileen Euskal Komunitatea, euskal gizartearen osotasunari berrikuntzarekiko konpromisoa eta ezagutzaren eta ideien hedapena helarazteko.

Partekatu

Beste berri batzuk