Innobasquek Orkestra-rekin bat egin du enpresa-lehiakortasuna sustatze aldera

Bizkaia

Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuak aliantza bat sinatu du Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin (Innobasque) elkarrekin Euskadiko bigarren eraldaketa ekonomiko eta soziala bultzatzearen alde jarduteko. Hitzartutako aliantzaren bidez, Innobasque Euskadiko berrikuntza koordinatzeko eta sustatzeko tresna izango da eta Orkestra, bestalde, eskualdeko lehiakortasuna aztertzerakoan bikaintasun-zentro gisa arituko da. Orkestrak, Deustu Fundazioaren bikaintasun-zentroa izaki, helburu hori lortzeko lehiakortasuna nahiz lehiakortasunean eragina duten faktoreak aztertzeari dagokionez bere eskarmentua eskainiko du.

Partekatu

Beste berri batzuk