INNOTRANS, tren-sektorean munduan egiten den azokarik handienean izango da Ceit-IK4, beste hainbat euskal enpresekin batera

Gipuzkoa

Sektorearentzat erreferentziazkoa den biurteko zita honetan, trakzio-enpresak, hornitzaileak eta ikerkuntza-zentroak biltzen dira Berlinen

Messe Berlin GmbHHogei euskal-enpresa baino gehiagok hartuko dute parte irailaren 18tik 21era bitarte Berlinen burutuko den Innotrans 2018 saioan. Besteak beste CAF, Ikusi, Arteche, Ingeteam, Lander Simulation edo Xubi engranajes izango dira euskal enpresen ordezkari, eta teknologi zentroei dagokienez, Ceit-IK4 izango da bertan, trenaren sektoreko hainbat proiektutan jarduten baitu Alemainiako Fraunhofer Institute edo DLR (Alemaniako Agentzia Aeroespaziala) zentroekin lankidetzan.

Bi urtean behin ospatzen den tren-sektorerako erreferentzia nagusia da Innotrans azoka. 2016ko ekitaldian 60 herrialdetako 2955 erakusle izan ziren, eta azokak betetzen zituen 41 pabilioietan, kanpoko aldeko erakusketan eta trenbideen inguruetan 119 herrialdetako 137.391 bisitari bildu ziren. Aurtengo ekitaldian hiriek eta trenbideek izango duten etorkizuna aztertuko da. Mundu guztiko espazio hiritarretan eta megahirietan mugikortasun publiko arduratsuaren alde etorkizunean izan daitekeen eskaeraren inguruko hausnarketan jardungo dira sektoreko adituak, administrazio publikoetako arduradunak eta zuzendari nagusienetakoak. Garraio-sistema eraginkorrak funtsezko faktore izango dira hirietako bizi-kalitatean.

Mundu osoko trenbide-sektoreko balio-erantsiaren kate osoa bilduko da azoka honetan. Trenbide, trenbideen azpiegitura, garraio publiko eta barne-garraioetako teknologia produktu eta zerbitzu sorta zabalarekin batera, tunelak eraikitzeko teknologiak bistaratu ahal izango dituzten parte-hartzaileek.

Partekatu

Beste berri batzuk