Espainiako Itzulia Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean izan da

Bizkaia

carrera_editedAtzo, Espainiako Itzuliko 17. etapan, txirrindulariak Bizkaian ibili ziren, Getxo eta Bizkaiko Talaia artean, hain zuzen. Antolatzaileek txirrindulari-lasterketa Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parketik pasa zedin erabaki zuten eta, hala, itsasadarraren bi ertzetako udalerriak eta Bilbo zeharkatu ondoren, tropela Bizkaiko Parkean barneratu zen Derioko sarbidetik. Han, zale ugarik egin zieten harrera txirrindulariei. Gero Mungiarantz jo eta etapa Bizkaiko Talaian amaitu zuten.

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea, gurean den berrikuntza- eta teknologia-zentro handiena izateaz gain, natura-ingurune berdingabean dago, eta ingurune horretaz jende ugarik gozatzen du, hala parkean dauden enpresetako langileek nola bisitariek, kirola eginez.

Partekatu

Beste berri batzuk