Inspira STEAMek neskei eta emakumeei zientzian eta teknologian espazioak irekitzera bideratutako bere ekintzak aurkeztu ditu Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoan

Albisteak, Gipuzkoa, Konpromisoa

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak eta Deustuko Unibertsitateak antolatuta, neska ikasleen bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzeko ekimena aurkeztu da 20 enpresa eta ikastetxe baino gehiagoren aurrean

Inspira STEAMek, ikerketaren, zientziaren eta teknologiaren munduko emakume eta gizon profesionalak eredu izango dituen eta horiek emango dituzten sentsibilizazio-ekintzak bultzatzen ditu

Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoak Inspira STEAM Gipuzkoa jardunaldiaren aurkezpena hartu du gaur, Deustuko Unibertsitateak eta Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak antolatuta. “Neskei eta emakumeei zientzian eta teknologian espazioak irekiz” izenburupean, 2021-2022 edizioa aurkeztu da Gipuzkoako 20 enpresa eta ikastetxe baino gehiagoren aurrean, gazteen, batez ere nesken, bokazio zientifiko-teknologikoa sustatzeko.

Inspira STEAMek, ikerketaren, zientziaren eta teknologiaren munduko emakume eta gizon profesionalak eredu izango dituen eta horiek emango dituzten sentsibilizazio-ekintzak bultzatzen ditu. Azken edizioan gizonak ere sartu ziren mentore gisa.

Jardunaldian Mª Luz Guenaga Inspira STEAMeko arduradunak, Miren Elgarresta Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun zuzendariak eta Amaia Bernaras Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoko gerenteak hartu dute parte.

Jardunaldian zehar, Inspira STEAM programako zientzia eta teknika arloko karrera profesionalak dituzten lau emakume mentorek –Irantzu Llanerak (CIC biomaGUNE), María Ruiz Amurriok (Isea), Nerea Alberdik (Tecnalia) eta Eva Gutiérrezek (Tekniker)– hartu dute parte NBEk definitutako garapen jasangarrirako helburuetako bati buruzko solasaldi batean: Industria, berrikuntza eta azpiegitura. Solasaldia, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko Lankidetza eta Enpresetarako Zerbitzu arloko Ainhoa Callejak moderatu du. Cristina Gimenez Deustuko Unibertsitateko Unibertsitatea-Enpresa Harremanetarako arduradunak itxi du jardunaldia.

Partekatu

Beste berri batzuk