Inspiring Solutions Programme 2017 saria jaso du Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak IASPeren eskutik

Gipuzkoa

IASPek (Teknologia Parkeen Nazioarteko Elkartea) Euskadiko Teknologia Parkeen lana aitortu nahi izan du, eta hirugarren saria eman die “Erronka bat Parkearentzat” ekimenagatik

IMG_1963Teknologia Parkeen Nazioarteko Elkarteak (IASP) ematen duen “Inspiring Solutions Programme 2017” hirugarren saria lortu du Euskadiko Teknologia Parkeen Sareak, “Erronka bat Parkearentzat” ekimenagatik.

Zientzia-parkeen eta berrikuntza-arloen kudeaketako ideia berritzaileei eta jardunbide onenei ikusgaitasun globala eskaintzen dien ezagutza partekatzea da Inspiring Solutions ekimenaren asmoa, alegia, gainerako kideen inspirazio bihurtzea. Mundu osoko 27 parte-hartzaile erakarri ditu programak aurten, eta adituen batzordeak horietako 10 aukeratu zituen epaimahaiaren balorazioa jaso zitzaten.

Bilkent Ziberparkeak (Turkia) jaso du lehenengo saria, B2B Matching Methodology programarengatik. Enpresa-garapeneko ekimen horrek nazioarteko elkarteen sorrera bultzatzen du: parte-hartzaile guztiei eskaintzen zaizkie enpresen profil xehatuak eta aldez aurretik partekatzen dira haiekin, ahalik eta elkarketarik onena bermatzeko asmoz. Bestalde, goi-teknologiako konpainiek nazioartean duten presentzia indartzeaz gain, merkatu internazionaletan sartzeko aukera ere errazten die.

Suediako Mjärdevi Zientzia Parkeari egokitu zaio bigarren saria, Coderdojo Summercamp udalekuengatik: programatzen hasteko inspirazioa eskaintzen die haurrei, Mjärdevi Zientzia Parkeko enpresa berritzaileen eta gazteen arteko konexioa ezartzen du, udan lan egiteko aukera ematen die ikasleei eta etorkizuneko talentua garatzen du Parkeko enpresentzat.

Azkenik, Euskadiko Teknologia Parkeen Sareak jaso du hirugarren saria, Erronka bat Parkearentzat berrikuntza irekiko ekimenarengatik. Euskadiko Teknologia Parkeak hobetzeko xedearekin jaio da ekimena, bertan kokatzen diren enpresek zein norbanakoek aurkeztutako ideien bidez. Enpresen beharrak ezagutarazten ditu eta, gainera, elkarlana eta sareko lana sustatzen ditu Parkearen barruan. Erronkaren irabazleak izan dira, adibidez, Parkea Musik Fest jaialdia eta Sareak duela hilabete batzuk martxan jarritako APPa.

Partekatu

Beste berri batzuk