Internet Eguna. Zazpigarren edizioan jarduera eta gune gehiago izango dira, enplegua ardatz nagusi dela

Araba

Eusko Jaurlaritzak, SPRIk eta Internet&Euskadi Elkarteak sustatu duten ekimena maiatzaren 15etik 19ra egingo da Berrikuntza teknologikoen inguruko topaketaren ohiko formatuaren ordez hainbat hitzordu antolatu dira, prestakuntza eta enplegua bilatzea xede dituztenak Barakaldoko CEDEMI zentroan “Enplegua eta IKTak” gaiari buruzko jardunaldia izango da maiatzaren 17an,ostegunez, eta besteak beste, Alfonso Alcantara adituak hitzaldia eskainiko du

SPRI, 14/05/2012

Maiatzaren 17an mundu osoan egingo da Internet Eguna. Euskadin, zazpigarren urtez jarraian, Internet Egunak Sarearen balioa berretsi nahi du, herritar guztiei makina bat zerbitzu eta eduki interesgarri eskaintzen dien komunikabidea baita. Ekimenaren sustatzaile eta antolatzaile izan dira Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo saila, SPRIren bitartez (eraldaketa lehiakorrerako sozietatea), Internet Euskadi Elkartea eta Justizia eta Herri Administrazioa saila, KZguneen sarearen bidez. Aurtengo ekitaldian formatua erabat aldatuko da, edukiak eta kokalekuak dibertsifikatzeko helburuarekin.

Antolatu diren ekintzak prestakuntzara eta enplegu-bilaketara bideratuta daude. Barakaldon, Bilbon, Zeanurin, Leioan, Donostian, Zarautzen, Errenterian, Urnietan, Usurbilen edota Laudion egingo dira Internet Eguneko ekitaldiak, eta gainera, Teknologi Parke bakoitzean hitzaldi bana eskainiko dute.

Interneten erabileraren alorrean, Euskal Autonomia Erkidegoan dugun errealitatea oso pozgarria da, eta urtez urte eginiko aurrerapenen ondorioz oso baikorrak gara. Hona hemen daturik garrantzitsuenetariko batzuk:

  • Euskal herritarrek eskuarki erabiltzen dute Internet, Europako herrialde nagusietan bezalaxe.
  • 2008ko datuekin alderatuz, bikoiztu egin da etengabeko prestakuntza, eta Europako herrialdeen portzentajearen parean gaude.
  • 2008ko datuekin alderatuz, eskoletan IKTak erabiltzen dituzten irakasleen portzentajea bikoiztu egin da.
  • Bretxa digitala modalitate guztietan txikituz joan da, eta Europako i2010 ekimenaren helburuekin bat egin dugu, teknologia digitalaren erabileraren alorrean.

Hala ere, IKTetako ekipamenduen erabilgarritasuna oso ezberdina da hainbat ezaugarri soziolaboralen arabera, esaterako adinaren, ikasketa-mailaren edo lan-egoeraren arabera. Ildo horretan, “bazterketa digitalean” erortzeko arriskua dauden zenbait kolektibo daudela ikus daiteke, horiek gizarte orokorrarekiko nolabaiteko atzerapen teknologikoa baitute. Zehazki, egoera ahuleko taldeak edo “bazterketa digitalean” erortzeko arriskuan daudenak hauek dira: adineko pertsonak (55 urte baino gehiago dituztenak) langabe inaktiboak eta lehen ikasketak baino ez dituzten herritarrak.

Sei urtez azoka-formatua erabili da EAEn Internet Eguna ospatzeko.

Teknologi aurrerapen ikusgarrienak era ludikoan erakutsi dira azoka horietan, eta jendearen aldetik arrakastatsuak izan dira. Haatik, 2012an ospakizuna eraberritu nahi da. Horrela, lehen aipatu dugunez, zazpigarren edizio honetarako proposatu diren ekimenak langabeen kolektiboari bideratuta daude neurri handi batean.

Partekatu

Beste berri batzuk