Ireki da INNPLANTA deialdirako eskariak aurkezteko epea
Maiatzaren 27ko CIN/1490/2011 Agindua argitaratu da, eta horren bidez deitzen dira 2011 urterako, zientzia eta teknologia parkeetan jardun zientifiko-teknologikoen azpiprogramaren laguntzak (INNPLANTA), azpiegitura zientifiko-teknologikoen azpiegitura jardunaren lerro instrumentalaren barruan, Zientzia Ikerketa, Garapen eta Berrikuntza Teknologikoko 2008-2011 Plan Nazionalaren esparruan.
Deialdi horrek erraztu egin nahi du I+G+b erako jardueretarako azpiegitura zientifiko-teknologikoak ezarri edo hobetzea, zientzia eta teknologia parkeetan kokatuta edo kokatzeke dauden erakundeentzat, eta I+G+b jarduerak egiteko ekipamendu zientifiko-teknologikoa erosten laguntzea, zientzia eta teknologia parkeetan kokatutako erakundeei.
Honako jardun hauei laguntzen zaie:
• Bideragarritasun azterketak jardun zientifiko eta teknologikoetan erabil daitezkeen azpiegiturak ezarri edo hobetzeko.
• Jardun zientifiko eta teknologikoetan erabil daitezkeen azpiegiturak ezarri edo hobetzeko proiektuak.
• Azpiegitura zientifiko eta teknologikoetako azpiegiturak erosteko proiektuak.
Onuradunak hauek izango dira: mikroenpresak, enpresa txikiak, enpresa ertainak, ikerketa eta garapenerako unibertsitate zentro pribatuak, zentro teknologiko eta berrikuntza teknologikoari laguntzeko zentro pribatu irabazi asmorik gabekoak, irabazi asmorik gabeko ikerketa eta garapenerako beste zentro pribatu batzuk, zuzenbide publikoko erakundeak eta ikerketa eta garapeneko beste zentro publiko batzuk.
Laguntzen ezaugarriak honako hauek dira:
• Ekipamendu zientifiko eta/edo teknikoa erosteko proiektuetarako, % 0 interesa izanik, amortizaziorako 6 urterekin (gabealdiko 2 barne)
• Bideragarritasun azterketetarako eta I+G+b egiteko eraikin eta azpiegiturak ezarri edo hobetzeko proiektuetarako, % 3,06ko interesean, 12 urteko amortizazioarekin (gabealdiko 3 barne). Aurrekontu finantzagarriaren % 75era arte finantzatzen da.
• FEDER AURRERAKINA: soilik erakunde publikoetarako eta ekipamenduetarako.
Laguntzen zenbatekoa aurrekontu finantzagarriaren arabera eta laguntzen intentsitate mugen arabera zehaztuko da.
Eskariak aurkezteko epea 2011ko ekainaren 27ra artekoa da.
Informazio gehiago nahi baduzue ikus: http://www.micinn.es/portal/site/MICINN/menuitem.dbc68b34d11ccbd5d52ffeb801432ea0/?vgnextoid=d38857dd7227e210VgnVCM1000001d04140aRCRD. Galderarik baduzue, Parkeko Berrikuntza Departamentuarekin jar zaitezkete harremanetan, 945 010 055 telefono zenbakira deituta.