Irisbond Dúo, erabiltzaileekin batera sortutako proiektua

Gipuzkoa

Sistema  horrek  aukera  ematen  die  ezgaitasun  handiak  dituzten  pertsonei  autonomoki  komunikatzeko

IrisbondDuoIrisbond  Dúo  dispositiboaren  bidez  posible  da  begiradarekin  ordenagailua  kontrolatzea.  Irisbond  Dúo  Eye  Tracking  teknologiekin  eta  konpainia  gipuzkoarrak  garatutako  software  aplikazioekin  osatu  da,  eta  horri  esker,  ezgaitasun  maila  altuak  (ELA,  paralisia  edo  tetraplejia)  dituzten  pertsonak  autonomoki  komunikatu  daitezke.

Lehen  bertsioa,  Irisbond  Primma,  2013an  merkaturatu  zen,  Vicomtech  zentroan  gauzatutako  garapen  teknologikotik  abiatuta,  eta  harrezkero  dozena  erdi  bat  herrialdetan  banatu  da.  Orain,  enpresa  donostiarrak  lan-prozesu  luze  bat  egin  du  erabiltzaileekin  sistema  hobetzeko,  eta  proiektuaren  hurrengo  urratsa  merkaturatu  du:  Irisbond  Dúo.  Dispositibo  berriak  aurrekoaren  teknologia  berbera  du  oinarri  bezala,  baina  mugikortasun  gehiago  eskaintzen  du,  eta  egokitu  egin  da  erabiltzaile  profil  berrientzat.

Irakurtzen jarraitzera

Partekatu

Beste berri batzuk