ITELAZPIk Euskaraldia ekimenarekin bat egiten du

Albisteak, Bizkaia

ITELAZPIk hizkuntza-normalizazio ekimenari babesa adierazteko mezua zabaldu du

Hainbat ekintza martxan jarri dira lan-hizkuntzaren erabileran, irudi korporatiboan eta langileen ekimenetan

Ekimena 2021-2022 Euskara Planean jasota dago, eta abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean Planaren bestelako ekintzak aurkeztuko zaizkie langile guztiei

ITELAZPIk bat egin du aurten ere Euskaraldia ekimenarekin, Euskal Herrian hizkuntza normalizazioaren alde eginez. Aurtego leloa hau izango dugu: “Gehiago, gehiagorekin, eta gehiagotan”. Matxalen Lauzirika Itelazpiko zuzendari nagusiak konpromiso mezua zabaldu du Itelazpik aurten egingo dituen ekintzen hasiera adierazteko. Euskaraldia azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean egingo da, eta ahobizi/belarriprest rol ezagunak hartzeko deia egiten zaie herritarrei eta erakundeei, euskararen erabilera areagotzeko.

Aurtengo ekitaldian, Itelazpik erakunde gisa ekimenarekin bat egin du, eta 3 arigune edo lan osoa euskaraz egiten duten lantaldeak inskribatu ditu. Gainera, bere langileen artean “txapa-birtuala” ekintza berritzailea jarri du abian, konpromiso pertsonala hartu duten langileak euskara laneko eremura hedatu dezaten animatuz eta beraien kontu telematikoaren argazkian ahobizi/belarriprest rolen irudi digitalarekin jarriz. Ekimen horri esker, euskara zuztatzeko COVIDen osasun-krisiak eragindako ikusgarritasun fisikoaren galera beste modu baten jorratzen da.

Kanpainan zehar, Itelazpik bere egoitza nagusian kartelak jarriko ditu, sentsibilizazio-bideoen proiekzio iraunkorra izango du, eta kanpainaren publizitatea egingo du bere webgune korporatiboan. Azkenik, Itelazpik ekimena dinamizatzeari ekin dio bere langileen artean, jolas ekintza batekin: Egunean Behin aplikazio ezagunean barne-lehiaketa bat egitea.

Ekintzak abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, amaituko dira, 2021-2022 Euskara Plana langileei aurkeztuko zaien barne ekitaldi batekin, eta egun berean Euskaraldiaren aurtengo edizioaren balantzea egingo da

 

Partekatu

Beste berri batzuk