Itelazpik O11 kanpaina babesten du bere sentsibilizazio egutegiaren laburpen-bideo batekin

Albisteak, Bizkaia

Ostiral honetan, otsailak 11, Emakumeak eta Neskak Zientzian Nazioarteko Eguna ospatzen da

Egun berezi hau ikusarazteko, Itelazpik bere sentsibilizazio-egutegiari buruzko laburpen-bideo bat argitaratu du

Gainera, ITELAZPIren sinaduretan horri lotutako irudi berezi bat izango du

Datorren otsailaren 11n, ostirala, Emakumeak eta Neskak Zientzian Nazioarteko Eguna ospatuko da, NBEk 2015ean aitortu zuena. Otsailaren 1ean eta 15ean jarduera ugari egingo dira STEM (Science, Technology, Engineering and Mathematics) arloetan diharduten emakumeen lana aitortu eta ikusarazteko, eta aldi berean ere neskeentzako erreferente femeninoak sortuko dira, arlo profesional horiek aukeratzen lagun dezaketenak.Itelazpik babes irmoa eman nahi dio ekimen honi, azken urteotan ikus-entzunezkoen lehiaketa baten bidez lagundu duena. Oraingo honetan, Itelazpik bere sentsibilizazio egutegiaren laburpen bideo bat prestatu du.

Egutegiak, ilustrazioen bidez, zientziaren eta teknologiaren sektorean aitzindari izan diren euskal emakumeak ikusarazten ditu. Ekintzak otsailaren 15era arte Itelazpiren lantaldearen e-mail sinadurak izango dituen sustapen-irudi batekin osatuko dira. Ekintza horri esker, interes-taldeen artean bultzatze-lana egin ahal izango da, Itelazpiren berdintasun-politikak ezartzen duen bezala.

Ekimen hau #EmakumeaTeknologian programaren barruan kokatzen da. Programa horren bidez, zientzia eta teknologiaren alorretan lan egiten duten emakumeak ikusarazten ditu Itelazpik, arreta berezia jarriz telekomunikazioen sektorean eta antzeko sektoreetan, non Itelazpik bere jarduera garatzen duen.

Informazio gehiago: https://11defebrero.org/

Partekatu

Beste berri batzuk