ITP erresuma Batuan indartu da Alstom Aerospace xurgatzearen ondorioz

Bizkaia

Industria de Turbo Propulsores (ITP) enpresa akordio batera iritsi da ingeniaritza-zerbitzuetan, turbomakinen diseinuan eta fabrikazioan eta aeronautikako softwarean diharduen Alstom Aerospace enpresa erosteko. Erosketa hurrengo bi hilabeteotan gauzatzea espero da behin beharrezko baimenak betetzen direnean, horretarako eskumena duten agintarien onespena barne. Komunikatu batean, Zamudioko Teknologia Parkean egoitza duen konpainiak nabarmendu zuen erosketa berria 2006-2010 Plan Estrategikoan ezarritako beren hazkunde- eta dibertsifikazio-politikan kokatzen dela.

Partekatu

Beste berri batzuk