Itziar Epalza, Euskadiko Parke Teknologiko Sarearen presidente berria

Bizkaia

Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako Parke Teknologikoen Administrazio Kontseiluek Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko presidente izendatu dute Itziar Epalza, Eusko Jaurlaritzaren  Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak proposatutakoari jarraiki

epalza bandera 2Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko presidente berria Kazetaritzan lizentziatua dugu eta Enpresa Zuzendaritzako Masterra.

Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea honako hauek osatzen dute, Arabako Teknologi Parkeak, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak eta Garaia Berrikuntza Guneak.

430 enpresatik gora hartzen ditu barne Sare horrek, guztien artean 4.500 milioi euroko orotarako fakturazioa biltzen dute, eta 16.000 bat langilek dihardute bertan. Era berean, Parkeetako enpresek 495 milioi euroko gastua egiten dute I+Gn urteko, hau da, Euskadiko I+G enpresa-gastuaren %40 baino gehixeago.

Partekatu

Beste berri batzuk