IV. “Bizitza zientifikoak Topaketa” 2014

Gipuzkoa

Eureka! Zientzia Museoak ikasleen eta lanean dabiltzan zientzialarien arteko trukerako IV. BIZITZA ZIENTIFIKOAK topaketa antolatu du.

IMG_1562DBH4ko eta Batxilergoko ikasleentzat da jardunaldia, eta profesionalen eta ikasleen arteko elkargune izatea du xede, zientziara eta ikerketara egiazko hurbilketa eskaintzea, ikasketak amaitu ondoren aukeran dituzten lanbide eta ahalbideak erakustea ikasleei. Zientziaren 13 arlotan egiten den lan espezifikoa ezagutzeko aukera emango dute 39 zientzialariek; ikasleek, berriz, galderak egin eta zalantzak argitu ditzakete, erabaki garrantzitsu bat hartzear baitaude: zer ikasketa edo lanbide hautatu, alegia.

IKASLEAK
200 ikaslek hartuko dute parte jardunaldian, 14 irakaslek lagunduta. DBH4ko eta Batxilergoko zientzia-ikasleentzako prestatu dira jardunaldiak. Izan ere, maila horietan erabaki behar dute zer ikasketa-ibilbide egin, eta horren arabera hautatuko dute, gerora, zer ikasketa egin. Hitzaldietan parte hartzeaz gain, izena eman duten ikasleek harreman zuzena izan dezakete interesatzen zaizkien ikasketak egin dituzten eta horiekin lotura duten lanbide-jardueretan edo ikerketajardueretan ari diren profesionalekin. Gainerako parte-hartzaileei ere galdetu ahalko diete, noski, laster egin beharko dituzten ikasketak aukeratzen lagun diezaieten. Toki-kopurua mugatua denez eta ikastetxe askok egin dutenez parte hartu ahal izateko eskaera, aurreko ediziotan parte hartu ez dutenei eman diegu lehentasuna aurtengoan. Profesionalek bidali dizkiguten materialak www.eurekamuseoa.es webgunean argitaratu ditugu, ikasleek aurretiko lana egin dezaten, ikasgelan, eta, hartara, galderak aldez aurretik prestatzeko aukera
ere izango dute.

Partekatu

Beste berri batzuk