Izendapen berriak AR Racking-en

Albisteak, Bizkaia

Alfonso Peña izango da Espainiako erdialdeko eta hegoaldeko merkataritza-ordezkari berria

AR Rackingek indartu egin du bere posizioa Alemaniako merkatuan, Jürgen Zink sartu baita Key Account Manager berri gisa

AR Rackingek, biltegiratze industrialeko sistemetan adituak, bi profesional berri izendatu ditu, haien hazkundea indartzen jarraitzeko eta mundu mailan lider izateari eusteko.

AR Racking Arania Taldeko kide da. Ibilbide luzeko eta tamaina handiko enpresa talde industriala da, eta altzairuaren eraldaketaren inguruan sektore anitzeko jarduera du duela 80 urte baino gehiagotik. AR Rackingek soluzio-sorta zabala eskaintzen dio merkatuari, kalitate ziurtatuaren eskakizun handiarekin eta proiektua kudeatzeko zerbitzu integral batekin. AR Rackingeko biltegiratze industrialeko sistemen ezaugarri nagusiak berrikuntza, fidagarritasuna eta eraginkortasun handiena dira.

Alfonso Peña izango da AR Racking-eko Ordezkaritza Zentraleko burua

AR Rackingek Alfonso Peña izendatu du Erdialderako Merkataritza Ordezkari berria. Peña arduratuko da egungo bezeroekiko harreman komertzialak optimizatzeaz eta AR Rackingek bere eragin-eremuan dituen konponbide konbentzionalen proiektuen potentziala maximizatzeaz.

30 urte baino gehiagoko esperientzia du biltegiratze industrialaren sektorean, eta Peñak Ordezkaritza Zentraleko burua izango da, AR Rackingen 8 urteko ibilbidea egin ondoren. “Alfonsok ondo baino hobeto ezagutzen ditu Espainiako erdialdeko eta hegoaldeko enpresen industria eta beharrak. Gure merkatu posizioan aurrerapauso bat emateko pertsona egokia da “, adierazi du Jimmy Andersson Europa Hegoaldeko Merkataritza zuzendariak.

Jürgen Zink, Key Account Manager berria Alemaniaren filialerako

Joan den urriaren 1ean, AR Rackingek Jürgen Zink sartu zuen Key Account Manager berri gisa, bezeroekiko harremana eta garrantzi handiko biltegiratze-proiektuak kudeatzeko postu gisa, Alemaniako AR Rackingentzat. Rüdesheimen dago egoitza, Frankfurtik gertu.

Jürgen Zinkek ibilbide eta esperientzia profesional handia du aurretik, baita industria-biltegiratzearen intralogistikaren eta soluzioen ezagutza handia ere, sektore horretan mugitu baita azken urteotan. “Aukera profesional erakargarria eta zirraragarria da, konpainiak urteak baitaramatza Alemaniako merkatuan lanean, eta modu irmoan hazten. Gaur egun, helburu nagusia AR Racking Alemaniako lurraldeko biltegiratze-soluzioen hornitzaile liderra bihurtzea da. “, azaldu du Zinkek.

Jürgen Zinken izendapenarekin, AR Racking Alemaniak konpainiaren hazkundea eta garapena indartu nahi ditu Alemaniako merkatu zorrotzean, bezeroei erantzun hurbila, azkarra eta kalitatezkoa eskaintzen jarraitzeko. Beraz, AR Rackingek diziplina anitzeko talde oso bat osatu du Alemanian, eta urte askotako esperientzia profesionala eta industria logistikoaren ezagutza eskaintzen dute. Alemaniako taldea DACH & Netherlands eskualdeko merkataritza-arduradun Laura Garridoren gidaritzapean dago, Espainiako egoitza nagusitik.

Partekatu

Beste berri batzuk