James Homs Addimaten lehendakari izendatu dute

Albisteak, Gipuzkoa

Maiatzaren 13an, Fabrikazio Aditiboko eta 3Dko Teknologien Espainiako Elkartearen (ADDIMAT) Batzar Nagusiak Jaume Homs izendatu zuen lehendakari, bi urtez

Barcelona. Sant Cugat del Valles 20/6/16 – Hewlett Packard. Jaume Homs- Photo: Vicens Gimenez/ HP

Jaume Homs HPko Regional Business Manager da, eta Espainiako, Beneluxeko, Portugalgo, Erresuma Batuko eta Irlandako merkatuak ditu ardurapean. Elkartearen lehendakari berriak EGILE CORPORATION XXI enpresako Alfonso Urzainki ordeztuko du, azken lau urteetan haren buru izan dena.

HP 2017an batu zitzaion ADDIMATi, eta urte beretik da Elkartearen Zuzendaritza Batzordeko kidea. Multinazionala 2016an hasi zen 3D inprimagailu industrialak merkaturatzen, eta Sant Cugat del Vallèsen (Bartzelona) du 3D inprimaketako munduko operazio-basea. Halaber, bertan, 3D inprimaketako munduko zentro handiena inauguratu zuen 2019an: ehun inprimagailu industrialetik gora ditu 14.000 metro koadrotan baino gehiagotan.

ADDIMATen batzarrean, 2020ko jarduerak eta emaitzak aurkeztu ziren. Urte zaila izan da, baina Elkarteak bazkide kopuruari eutsi ahal izan dio (ehun bat enpresa). Horrez gain, 2021erako kudeaketa-plana onartu zen. Aurten sektoreak hazten jarraitzea espero da, pandemia gorabehera fakturazio-mailari eutsi ahal izan baitio Espainian.

ADDIMAT AFM Cluster-en parte da, fabrikazio aurreratuaren eta digitalaren interesak babesten dituen erakundea. AFM Cluster bost elkarte industrialek osatzen dute, eta 600 enpresa baino gehiago hartzen ditu barnean: orotara, 16.500 enplegatu dituzte enpresa horiek, eta 2.800 milioi euro baino gehiago fakturatzen dituzte.

Partekatu

Beste berri batzuk